Albisteak

Bitxikeriak

Bitxikeriak

Arautegi berria

Hollywoodeko porno izarrek kondoia erabili beharko dute

Erredakzioa

2012/01/18

Los Angeles-en onartu duten arautegi berriak kalte larria egingo dio pornoaren sektoreari.

  • Porno-zinea egiten duten aktoreek kondoia erabiliko dute.

    Porno-zinea egiten duten aktoreek kondoia erabiliko dute. Argazkia: EFE

Los Angeles-eko hautetsiek arautegi berri bat onartu dute gaur, porno-zinea egiten duten aktoreei kondoia janzten behartzeko helburuarekin. Xede nagusia, HIESaren kutsadura murriztea da, agintarien hitzetan.

Hautetsien gehiengo zabal batek arautegiaren alde bozkatu du (10etik 9k). AEBetan, San Fernando bailaran ekoizten da porno gehien, Los Angelesetik oso gertu.

HIESaren aurkako elkarte batek sustatuko neurria izan da gaur onartu dutena. Gai honen inguruan erreferedum bat egin nahi zutela iragarri zutenean, Los Angeleseko udal taldeak ekimena eztabaidatzeari ekin zion.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa