Albisteak

Bitxikeriak

Bitxikeriak

Proposamena Alemanian

7 urterekin bozkatu ahal izatea

Erredakzioa

2012/01/23

Alderdi Piratak proposatuta, bozkatzeko adina 7 urtera jaistea eztabaidatuko dute aste honetan Berlingo Parlamentuan.

  • Helburua, 20 urtetan jaioberriek ere bozkatu ahal izatea.

    Helburua, 20 urtetan jaioberriek ere bozkatu ahal izatea. EFE

Alemaniako Alderdi Piratak bozkatzeko adina 7 urtera jaistea proposatu du Berlineko hiri-estatuan, Ganbara horretan ordezkaritza baitauka.

Bild egunkariak jakinarazi duenez, Piraten proposamena hauxe da: bost urte barru bozkatzeko adina 16 urtera jaistea, 10 urte barru 14ra, eta 15 urte barri 7ra.

20 urte barru, jaioberriek ere bozkatu ahal izatea nahi dute piratek. Hau da, Berlinen bozkatzeko baldintza bakarra hauteskunde-bulegoan eskaera formala aurkeztea izatea.

"Berlingo Ganbera legegileak umeei eta nerabeei ere eragiten dieten politikak egiten ditu. Horregatik, erabakitzeko eskubidea izan beharko lukete", azaldu du Fabio Reinhardt diputatuak.

Udazkenean, legegintzarako hauteskundeak egin zituzten Berlingo hiri-estatuan, eta orduan 17 urteko pertsonek bozkatu ahal izan zuten aurrenekoz.

Bild egunkariak inkesta bat egin du umeen artean, noren alde bozkatuko zuten galdetuta. Hori horrela, 8 urteko Benedikt-ek erantzun du "jostailuak merkatzen" dutenen alde egingo lukeela, eta 8 urteko Valentinak "eskolako ateak handitzen" dutenen alde.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa