Albisteak

Bitxikeriak

Informa nazazu RSS

Bitxikeriak

Marrazki bizidunak

Sponge Bob homosexuala da

Erredakzioa

2012/08/16

Horixe da behintzat Ukrainako moralaren defentsarako Batzorde Nazionalak dioena. Horrez gain, "The Simpson", "The teletubbies" eta beste hainbat telesail debekatzea eskatu du.

  • Sponge Bob marmokak ehizatzen.

    Sponge Bob marmokak ehizatzen. Argazkia: Sponge Bob

Iruzkinak

Sponge Bob marrazki bizidunetako pertsonaia ezaguna homosexuala da, Ukrainako moralaren defentsarako Batzorde Nazionalak egindako ikerketa batean ondorioztatu dutenez.

Ukraínskaya Pravda egunkarian agertzen denez, Batzordeak telebistako marrazki bizidun ezagunak ikertu ditu eta batzuk debekatzea eskatuko die agintariei "haurrentzako benetako mehatxua" direlakoan.

Bestalde, "Family Guy", "Pokemon", "The Teletubbies" eta "Futurama" telesailak "familia suntsitzera eta bizioen eta drogen sustapenera zuzendutako proiektuak" direla aipatzen da batzordearen ikerketan.

Horrez gain, Japoniako "anime" azpigeneroa "sexismoaren propagandaren adibide garbia" dela salatu dute.

Ikerketan parte hartu duen Irina Medvedeva psikologoak azaldu duenez, 3 eta 5 urte arteko haurrek, telesail horiek ikusi ondoren, "keinuak eta irainak egiten dituzte ezagutzen ez dituzten pertsona helduen aurrean, barre-algarak eta zentzurik ez duten gauzak egiten dituzte modu nabarmenean".

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa