Albisteak

Bitxikeriak

Informa nazazu RSS

Bitxikeriak

Eskaintza berezia

12 euroren truke 'Ecce homo'a ikusteko hegaldiak jarri ditu Ryanairrek

Erredakzioa

2012/09/04

12 euroan hasita Zaragozara bidaiatzeko eskaintza berezi bat jarri du martxan Ryanairrek, Borja herria bisitatu eta "ecce homo"-a ikusteko.

  • Borja herriko 'ecce homo'a.

    Borja herriko 'ecce homo'a.

Iruzkinak

12 eurotik aurrera Zaragozara joateko aukera ematen du Ryanair konpainiak bezeroak "zaharberritze sortzailera" hurbiltzeko asmoz, Borja herriko "ecce homo"-ra hain zuzen.

Ohar baten bitartez, azken asteetan Borja herria bisitatzeko Zaragozara doazen hegaldien eskaria areagotu egin dela adierazi du konpainiak.

"Ecce homo"-ari esker, "Zaragozako turismoa eta ekonomia hazi egin dira, turisten artean piztu den grina dela eta", esan dute.

Espainiako Ryanairren Marketin eta Salmenten arduradunak esan du konpainia "poz-pozik" dagoela eskaintza berezi hau martxan jartzeagatik eta era honetan, 12 eurotik aurrera, urrian eta azaroan, Zaragozara bidaiatu ahal izango da.

Erreserbak egiteko epea astelehen honetan hasi da eta ostegunera arte, hilaren 6ra arte, egin ahal izango dira.


Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa