Albisteak

Bitxikeriak

Informa nazazu RSS

Bitxikeriak

Asmakuntza

Facebooketik 'besarkadak' jaso ahal izango dira txaleko bati esker

Erredakzioa

2012/10/06

Txaleko honek "atsegin dut" bakoitza besarkada batean bihurtzen du. Asmatzaileek "Like a Hug" izena jarri diote.

  • Facebookerako asmakuntza.

    Facebookerako asmakuntza.

Iruzkinak

Facebookeko erabiltzaileek lagunen besarkadak jaso ahal izango dituzte, urrutian egon arren. Massachusetts Teknologia Institutuko ikertzaileek sortu dute txalekoa eta "Like a Hug" izena jarri diote.

Sare sozialean konektatuz gero, txalekoa puztuz joaten da edozeinek "atsegin dut" botoiari ematen dion bakoitzean.

Txalekoaren jabeak "besarkada" nork eman dion jakin ahal izango du, eta era honetan, besarkada bueltatu ahal izango dio beste lagunak ere txalekoa jarrita baldin badu.

 

 


 


Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa