Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Nazioarteko azoka

Ferroforma ere, krisialdiaren itzalpean

Sarai Campo

2009/03/25

Iazko daturik aipagarriena parte hartzaileen areagotzea izan zen, orotara 1.200 enpresek hartu baitzuten parte. Aurten,berriz, 776 izango dira.

Ferroforma/Practical World gaur hasi da Barakaldoko (Bizkaia) BEC erakustazokan. Bertan, 27 herrialdetako 776 enpresa egongo dira, zalantzarik gabe krisialdia sektore honetara ere iritsi dela adierazten duen kopurua. Iaz 1.200 enpresek parte hartu zuten nazioarteko azoka honetan.

Orotara, 27 herrialdetako burdingintza, brikolaje eta industriako horniketaren arloko 776 enpresa gerturatuko dira Barakaldoko nazioarteko erakusketara. Ferroforma/Practical World gaur hasi eta hilaren 28ra arte egongo da BECen.

Azokaren inaugurazio ofiziala Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismoko jarduneko sailburuak nagusitu gaur eguerdiko 12:00etan hasi den ekitaldian.

Alemania, Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal, India eta Taiwan izango dira erakusketako lehen lekuak beteko dituztenak, baina horrez gain, Turkia, Suedia, Eslovenia, Hong-Kong, Txina, Egipto, Danimarka, Holanda, Polonia, Pakistan, Japonia, Belgika eta Argentinako enpresak besteak beste, Barakaldon izango dira.

Bisitari erosleak erakartzeko kanpaina Euskadin bertan eta atzerrian egin dute beste brikolaje zentro batzuekin elkarlanean.

Gainera, hauxe izango da Colonia Azoka aliantzapean egingo den lehen esperientzia.

Bada, arlo honetako punta-puntako tresna, teknologia eta material guztia Bilbao Exhibition Centren egongo da hurrengo lau egunotan. Horrez gain, minoristak, agenteak, fabrikatzaileak, hornitzaileak eta arloko beste hainbat profesional ere bertan egongo dira.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa