Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Akordioa Londresen

Bilioi bat dolarreko diru-laguntza onartu du G-20ak krisiari aurre egiteko

Erredakzioa

2009/04/03

Gainera, mundu osoan finantza mugimenduak kontrolatzeko agentzia bat sortzea, Nazioarteko Diru Funtsaren fondoak handitzea, zerga-paradisuen aurka borrokatzea eta pizgarri ekonomiko berriak deuseztatzea adostu dute.

G-20ko buruzagiek akordio bat lortu dute krisiari aurre egiteko; horretarako finantza-sistema berrituko dute eta erakunde aldeaniztunentzat bilioi bat dolarreko (743.000 milioi euro) fondoa sortuko dute, Londresen egindako bilera bukatuta, Gordon Brown Britainia Handiko lehen ministroak adierazi duenez.

Brownek ekonomia suspertzeko pizgarri berriak deuseztatu ditu eta modu orokorrean baino ez du hitz egin horiei buruz.

Akordioa lortzeko, negoziazio gordinak izan dira herrien artean; Alemaniak eta Frantziak, besteak beste, nazioarteko finantza-sistema erregulatzeari ematen zioten garrantzia; eta AEBak, aldiz, ekonomia suspertzeko pizgarri ekonomikoen aldekoak ziren.

Neurri zehatzak

Estatuburu eta Gobernuburuek finantza-sistemaren erreforma orokorra adostu dute, hedge funds arrisku handiko fondoak, kalifikazio agentzien kontrola eta kontabilitaterako nazioarteko sistema argiago bat barne.

“Bankuen sekretua iragana da”, Brownek azpimarratu duenez; eta, bere ustez, “bankuak garbitu behar dira” kredituen ildoak berrezartzeko.

G-20ak adostutako neurri zehatzen artean, arazoak dituzten herriei laguntzeko erakunde aldeaniztunentzako bilioi bat dolarreko (743.000 milioi euro) fondoa dago.

Nazioarteko Diru Funtsak bere baliabideak hirukoiztuko ditu eta ohiko 250.000 milioiei 500.000 dolar gehituko dizkiete; gainera, Munduko Bankuarentzat eta Finantza Egonkortasunerako Foroarentzat beste fondo batzuk egongo dira.

Ekonomiaren % 85 eta munduko hiritarren bi heren ordezkatzen dituzten G-20ko buruzagiek protekzionismoaren eta paradisu fiskalen aurkako neurri zehatzak adostu dituzte.

Obama eta Sarkozy

Barack Obama AEBetako presidentearen hitzetan, "goi-bilera gertaera historikoa izan da krisi ekonomikoaren aurkako borrokan, erronkaren garrantziagatik eta emandako erantzunagatik". G-20ko bilera "munduko ekonomia berreskuratzeko inflexio-puntua izango da", esan du.

Bestalde, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen esanetan, akordioa "imajinaezina zen" eta "pozik" agertu da "zerga-paradisuen zerrenda beltz bat egingo delako eta espekulazio-fondoak kontrolatuko direlako".

G-20 herrialdeak berriz bilduko dira urtea amaitu baino lehen.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa