Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Bigarren beherakada

55.000 langabe gutxiago daude Espainian, ekaineko datuen arabera

Erredakzioa

2009/07/02

Hala ere, iazko ekainetik 1,1 milioi langabe gehiago daude Estatuan. Euskal Autonomia Erkidegoan, langabezia tasak %2,23ko jaitsiera izan du ekainean. Guztira, 116.098 pertsona lanik gabe daude Euskadin.

Espainiako langabeziak atzera egin du ekainean eta guztira 55.250 langabe gutxiago izan ditu (%-1,53). Gauzak horrela, Estatuan 3.564.889 langabe daude, gaur Lan Ministerioak jakinarazitako datuen arabera. Ekainean, EAEko langabezia tasak %2,23ko atzerakada izan du. Beraz, 116.098 langabe daude Euskadin. Nafarroan, berriz, %0,66ko jaitsiera izan du adierazle honek. Guztira, 37.581 langabe daude Nafarroan.

Hala ere, iazko ekainetik 1.174.465 langabe gehiago daude Espainian. Azken hamabi hilabeteetan, beraz, %49,1 gehitu da langabezia.

Langabezia tasa gehien murriztu duten alorrak hauek izan dira: Zerbitzuak (31.852 langile gehiago), Eraikuntza (16.367) eta Industria (10.634 langabe gutxiago). Bestalde, Nekazaritzan igo egin da lanik gabe dagoen pertsonen kopurua.

Datu hauen arabera, gizonezkoen artean %2,11 jaitsi da langabezia (38.427 lagun). Emakumezkoen artean, berriz, %0,04ko beherakada izan da ekainean, 16.823 langabe gutxiago. Hala ere, iazko ekaineko datuekin alderatuz, gizonezkoen artean %69,6 eta emakumezkoen artean %33,06 egin du gora langabeziak.

EAEko datuak

Langabezia %2,23 jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan, maiatzeko datuekin alderatuz. Beraz, guztira 116.098 langabe daude Euskadin.

Iazko datuak ikusita, EAEko langabezia %46,96 igo egin da azken hamabi hilabeteetan.



Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa