Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Krisiaren aurkako mahaia

Elkarrizketa Mahaia "lehenbailehen" akordioak lortzen saiatuko da

Erredakzioa

2009/07/02

Jaurlaritzak, patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek krisiaren aurkako mahaiaren lehen bilera egin dute gaur Gasteizen.

Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek abian jarri dute gaur Elkarrizketa Sozialaren Mahaia izenekoa, "lehenbailehen akordioak lortzeko asmoz", krisiaren "larritasuna" dela eta.

Gainera, "atea irekita" utzi diete ELAri eta LABi, mahaian parte hartzeari uko egin baitzioten.

Gaur Gasteizen lehen bilera egin eta gero, lehendakariak agerraldia egin du Miguel Lazpiur Confebaskeko presidentearekin, Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiarekin eta Damaso Casado UGT-Euskadiko buruarekin batera.

Hedabideen aurrean egin duen agerraldian, Lopezek mahai honen nondik norakoak azaldu ditu. Besteak beste, prozesua bi maila ezberdinetan egingo dutela: batetik mahai orokor batetan (bertan goi-kargudunak bilduko dira); eta bestetik, hiru mahai sektorial ezberdinetan (Lana eta Gizarte Politika, Lan Osasuna eta Enplegua eta Politika aktiboak).

Mahai nagusiak bere lehenengo bilera egingo du datorren astean, "lehenbailehen hitzarmenak lortzeko borondate irmoarekin".

Gaur, bileran parte hartu dutenek, elkarrizketa sozialerako oinarriak adostu dituzte. Berehala martxan jarriko dute organo berria, eta behin-behinekoa izango da. Beraz, elkarrizketa soziala ez dute krisia dagoen bitartean bakarrik mantenduko.

ELA eta LABi buruz, Lopezek esan du elakrrizketa soziala "oso gauza serioa" dela eta sindikatu horiek parte hartu nahi badute, prozesu osoan egon beharko direla, ez mahai batzuetan bakarrik.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa