Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

2010ean

Gobernuak 25 milioi erabiliko ditu Garoñako eremua berriz industrializatzeko

Erredakzioa

2009/07/30

Gainera, lehentasuna izango dute honako ezaugarriak dituzten ekimen industrialek: izaera produktibokoak, enplegua sortzen dutenak, enpresen garapenerako indartzaileak direnak eta eduki teknologiko handikoak.

Espainiako Gobernuak Garoñako Andra Mari (Burgos) zentral nuklearraren eragin esparrua berriz industrializatzeko programa jarriko du martxan urritik aurrera. Horretarako 25 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du 2010. urtean, Miguel Sebastian Industria, Turismo eta Merkataritza ministroak gaur ezagutzera eman duenez.

Sebastianek Kongresuko Industria, Turismo eta Merkataritza Batzordeko kideei azaldu dienez, zentral nuklearraren ingururako neurri honek bat egingo du Espainiako beste eskualde batzuetan dagoeneko martxan dauden antzeko deialdiekin, besteak beste, Campo de Gibraltar, Teruel edo Cadizeko Badiarenak.

2010-2013 urte bitarterako 100 milioi euroko inbertsioa aurreikusi dutela adierazi du Sebastianek. Horietatik 24 milioi itzuli behar ez diren diru-laguntzei dagokie eta beste guztiak interesik gabe itzuli beharrekoak aurrerapenak dira.

Hala, Garoña inguruko ekonomian eragina txikitzeko asmoa duen deialdiaren informazio eta hedapen kanpainari datorren irailean ekingo zaiola gaineratu du. Gobernuaren asmoa onartutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda 2010eko otsailean argitaratzea da.

Sebastianen esanetan, lehentasuna izango dute honako ezaugarriak dituzten ekimen industrialek: izaera produktibokoak, enplegua sortzen dutenak, enpresen garapenerako indartzaileak direnak, eduki teknologiko handikoak, enpresa mailan eremuaren erakargarritasun handituko duen kalitatezko zoru industrial lehiakorra lortzea helburu dutenak eta, irabazi asmorik gabe, enpresa txiki eta ertainen produktibitatea hobetzeko konponbide teknologikoak eskaintzen dituztenak.

Era berean, Gobernuaren erabakiak energia nuklearra, orokorrean, ez duela zalantzan jartzen argitu du, baizik eta "kasu zehatz bat eta, baldintza teknikoak, ekonomikoak eta energetikoak kontuan izanda, bere bizitza erabilgarriaren amaierara heltzen ari den instalazio nuklear baten jarduera luzatzeko aukera".

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa