Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Elkarrizketa Radio Euskadin

Jaurlaritzak Kontzertua blindatzeko asmo "argia" du

Erredakzioa

2009/09/23

Bernabe Unda Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak ukatu egin du Jaurlaritzan gaiak "urduritasuna" eragin duenik, PSOEk Kongresuan har lezakeen jarrera dela eta.

Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak esan du Patxi Lopez buru duen Gobernuak Kontzertu Ekonomikoa blindatzeko asmo "argia eta garbia" duela.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Undak ukatu egin du gaiak "urduritasuna" eragin duenik Jaurlaritzan, PSOEk Kongresuan har lezakeen jarrera dela eta.

Horren harira, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak esandakoa gogoratu du Undak, Lopezen Gobernuak Kontzertua blindatzeko asmo "argia" duela azpimarratzeko.

Mendiak berretsi du, Gobernu Kontseiluaren ostean, Jaurlaritzak Kontzertu Ekonomikoa blindatu nahi duela eta zehaztu du Zapaterori eta PSOEri asmo hori helarazi diotela, Legebiltzarreko talde guztiek bat egiten dutela gogoraraziz.

Legebiltzarraren Lege Proposamena, talde guztiek onartutakoa, urrian eztabaidatuko dute Kongresuan, eta bertan Auzitegi Konstituzionalaren eta Botere Judizialaren Legea aldatzea proposatzen dute Kontzertu Ekonomikoa blindatzeko.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa