Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Treneko ardatz muntatuak

63 milioi euroko kontratua eskuratu du Danobat enpresak

Erredakzioa

2009/09/28

Danobatek makina-erremintan inoiz izan den eskaerarik handiena lortu du. Errusiatik datorren treneko ardatz muntatuak egingo ditu.

Danobat elkarteak makina-erremintan inoiz izan den eskaerarik handiena lortu du, 63 miloikoa alegia. Errusiatik dator treneko ardatz muntatuak ekoizteko, eta Danobat Railway Sisteman enpresa berriak egingo ditu.

Eskaera honek aukera eman dio Danobati epe laburrean izugarri handituko den trenbideen arloan buru belarri sartzeko. Eta ez Errusian soilik, beste hainbat herrialdetan ere; izan ere, gobernuetatik apustu sendoa dago trenbidearen alde.

Danobatetik 12 milioi euroko inbertsioa egin dute erronka hartzeko, eta puntako teknologiaz hornituta, munduko liderra izan nahi du. Bergaran eraikitako plantak 55.000 ale ekoiztuko ditu urtean, hau da, lau minutuan bat.Guztiz mekanizatuta dago hasieratik amaieraraino.

Egun goi mailako 65 langilek dihardute lanean, baina hiru urte barru 200 izan daitezke krisia atzean utzi ezkero. Egun finantza arazoak direla eta hamar eskaeratik zazpi atzeratu baitira. Maileguak lortuz gero, beste 140 lanpostu sortuko dira Danobat Railway Sistem enpresa berrian.

Baina trenbidearena ez da etorkizunerako garatu nahi duten arlo bakarra. Aeronautikan ere buru belarri sartu dira dagoeneko eta Iberiarekin 5 miloi euroko kontratua sinatu dute. Era berean, energia eolikoan arituko dira, erroten palak era mekanizatu batean ekoizten.


Publizitatea
 

Joera

  • Astelehena 06

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 07

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa