Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

2010eko Aurrekontuak

PSOEk eta EAJk akordioa lortu dute aurrekontuen inguruan

Erredakzioa

2009/10/16

Alderdi sozialistak hurrengo urteko aurrekontuak onartu ahal izango ditu, alderdi jeltzalearen eta Coalicion Canariaren botoei esker.

PSOEk Espainiako Kongresuan duen taldeak akordioa lortu du EAJrekin eta Coalicion Canariarekin (CC) 2010eko Aurrekontuen inguruan, eta ondorioz aurrera atera ahal izango ditu asteartean osoko zuzenketak eztabaidatzeko Parlamentuan egingo duten saioan.

Parlamentuko iturriek informatu dutenez, gaur goizean itxi dute akordioa, aurrekontuei osoko zuzenketak aurkezteko epea amaitzen zenean hain zuzen ere.

EAJren sei botoak eta CCren biak nahikoak ditu PSOEk gehiengo zuzenketa guztiak baztertu ahal izateko.

Hurrengo asteko eztabaidan, PPk, CiUk, UpyDk eta ERC-IU-ICV taldeek aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatuko dituzte. Baliteke BNGk ere aurkeztea.

Josu Erkoreka eta Jose Antonio Alonso EAJko eta PSOEko bozeramaileek akordioaren nondik norakoak azaldu dituzte gaur prentsaurrekoan.

EAJk hiru baldintza jarri zituen PSOEren aurrekontuei babesa emateko: bermeak Kontzertu Ekonomikoa blindatzeko, enplegu politika aktiboen eskuduntza transferitzea eta BEZ kontuetan Arabako Aldundiari zor dizkion 450 milioi euroak itzultzea.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa