Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Aurrekontuen aurkezpenean

Jaurlaritzak uste du Euskadi "indartuta" aterako dela krisitik

Erredakzioa

2009/11/04

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak adierazi duenez, zorpetzera jo beharko dute kontuak berdintzeko, 2012ra arte gutxienez.

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia sailburuak uste du ekonomiaren "susperraldia urtebete barru iritsiko dela eta arina" izango dela, baina Euskadi bertatik "indartuta" aterako dela. Gainera, Jaurlaritzak zorpetzera jo beharko omen du aurrekontuak berdintzeko, 2012ra arte gutxienez, baina argi adierazi du ez dagoela "arriskurik" zorpetzea aurreikusitakoa (1.914 milioi euro) baino handiagoa izateko.

Aguirrek Ekonomia Sailak 2010erako izango duen aurrekontua aurkeztu du Legebiltzarrean.

"Susperraldia urtebete barru iritsiko dela eta arina" izango dela aurreikusi du sailburuak, baina azpimarratu du Euskadi "indartuta" aterako dela krisitik.

Aurrekontuei buruz, "trantsiziokoak" direla esan du eta "baldintza gutxiago eta lehentasun desberdinak" egongo omen dira, gizarte politikak eta ekonomia sustatzeko egitasmoek izango dutelako presentzia handiena.

Zerga-bilketaren beherakada

Aguirrek adierazi duenez, "zerga-bilketaren beherakada handiak" baldintzatu egingo du Jaurlaritzaren jokabidea, eta "2010ean gorenera iritsiko den defizita izango da legegintzaldiaren ezaugarri nagusia".

Hala, aurrekontuak berdintzeko zorpetu egingo dira: 2010erako 1.914 milioi euroko zorra aurreikusi dute.

Barne Produktu Gordinak egungo joera jarraitzen badu, 2011n 1.190 milioi eurokoa izango da zorra eta 2012an 910 milioi eurotan geratuko da.

Justizia

Bestalde, berak zuzendutako Sailak izango duen aurrekontua aurkeztu du Idoia Mendia Justizia sailburuak Eusko Legebiltzarrean. 304,4 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du. 2009ko aurrekontuarekin alderatuta % 15,3 jaitsi da eta Jaurlaritzaren aurrekontu osoaren % 3 ordezkatzen du.

Industria

Industria, Berrikuntza, Komertzio eta Turismo Saileko aurrekontuak % 6,8 egingo du gora datorren urtean, ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) politiketan inbertsioak % 21 gora eginez. Bernabe Unda Industria sailburuak 410,7 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du.

Hezkuntza

Beketarako baliabideak % 16ko gorakada izango dute datorren urtean, 80,9 milioi euro, Hezkuntza Sailak aurkeztutako aurrekontuaren arabera. Horrela, ia 140.000 ikaslek onura atera ahal izango dute. 2.747 milioi euroko egitasmoa aurkeztu du Celaak, % 4,5eko gorakada 2009koekin alderatuta. Exekutiboak egingo duen gastu osoaren % 26,6 da.

Kanpo harremanak

Gainera, Eusko Jaurlaritzak atzerrian dituen ordezkaritzetarako aurrekontua % 45 murriztuko du euskal Exekutiboak, izan ere, aurten sei milioi euro baino gehiago bideratu badira, 2010ean 3,4 milioi baino ez dira izango.


Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa