Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Lan Zerbitzu Publikoa

Lanbidek 2010etik aurrera kudeatuko ditu enplegu politika aktiboak

Erredakzioa

2009/11/05

Printzipioz, Espainiako Gobernuak urtarrilaren 1ean utziko du Jaurlaritzaren esku enplegu politika aktiboen eskumena.

Lanbide-EAEko Lan Zerbitzu Publikoa berria 2010eko urtarrilaren 1ean martxan jarriko da, lanpostu berriak sortzeko eta txertaketa programak kudeatzeko helburuz, Gemma Zabaleta Lan sailburuak azaldu duenez.

Zabaletak gaur aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuen Batzordearen aurrean bere departamenturako 2010 urteko aurrekontuak, 622 milioi euro, iaz baino % 6,4 gehiago.

Aurrekontuen proiektuak datorren urtetik Lanbide sortzea jasotzen du. Zabaletak azaldu duenez, EAEko Lan Zerbitzu Publikoa entitate publikoa bezala sortuko da, baina eskubide pribatua izango du (Osakidetza bezala), horrek "arintasuna" gehitzen diolako erakundearen funtzionamenduari.

Gaur egun, lan politika aktiboak besterenduta ez dituenez, Estatukoko Lan Zerbitzua da lan eta heziketa programak kudeatzen dituenak. Gainera, zerbitzu honek bere baitan hartzen ditu politika pasiboak edo langabezia-sorospenak.

Transferentziarik gabeko erkidego bakarra

Euskadi lan politika aktiboen transferentziarik ez duen erkideko bakarra da, eta neurri honekin "atzera-martxarik ez duen bidea hastera goaz". "Langabeziaren kontra borrokatzeko tresna guztiak jarriko ditugu mahai gainean", gaineratu du Zabaletak.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa