Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Lege-aurreproiektua

Autonomoek langabezia-sorospena jasoko dute

Erredakzioa

2009/11/20

Egun, kontingentzia profesionalengatik kotizatzen duten 539.338 autonomo daude. Hala ere, Autonomo eta Profesionalen Erakundeak esan duenez, hirutik batek soilik jasoko du aipatutako dirua.

Ministro Kontseiluak langile autonomoak kobratu ahal izango duten zerbitzuaren Lege-aurreproiektua onartu du, eta Ekonomia eta Gizarte Kontseilura (EGK) igorri egin du, horrek txostena gara dezan.

Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuko presidenteordeak adierazi duenez, ekimen horri esker Langile Autnomoaren Estatutuaren agindua eta kolektiboaren "aldarrikapen historiko" bat beteko dira.

De la Vegaren esanetan, Gobernuak garatutako sistema hiru printzipiotan datza: "lagungarria da, solidarioa eta jasangarria", finantza aldetik.

Gobernuak egin duen sistema eredu mistokoa da, alegia, borondatezkoaren eta derrigorrezkoaren artekoa; langabezia-sorospena jasotzeko autonomoek lan-istripuengatik eta gaixotasunengatik dirua eman beharko dute aldi berean; eta orain borondatezkoa da, kasu zehatz batzuetan izan ezik (ekonomikoki menpekoak direnen kasua).

Gaur egun, kontingentzia profesionalengatik kotizatzen duten 539.338 autonomo daude, nekazari-sektoreko 176.000 langile autonomoak barne.


Hirutik bat bakarrik

Autonomo eta Profesionalen Erakundea (OPA) baikor agertu da Ministro Kontseiluak onartutako neurriaren aurrean, baina hiru autonomotik batek bakarrik jasoko duela ohartarazi du.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa