Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Standard & Poor's-en arabera

Euskal ekonomiak espainiarrak baino kaudimen handiagoa dauka

Erredakzioa

2009/12/11

Standard & Poor's nazioarteko agentziak kalifikazio handiena eman dio EAEri berriro, eta jaitsi egin dio Espainiari.

Arriskuak neurtzeko nazioarteko agentzia garrantzitsuenetako batek, Standard &' || 'amp; Poor''s-ek hain zuzen, nota handiena (A hirukoitza) jarri dio berriro EAEri, eta haren ekonomiaren aurreikuspena "egonkorra" dela adierazi du.

Nota hori Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren Gobernuak ere lortu zuen, eta salbuespena da munduan, ez baita normala eskualde batek bere Estatuak baino kalifikazio hobea izatea.

Izan ere, agentziak jaitsi egin du Espainiako ekonomiaren nota, eta "egonkor" izatetik "negatiboa" izatera pasatu da.

Ostiral honetan, Eusko Jaurlaritzak beste obligazio txanda bat saldu nahi du. 186 milioi eurokoa izango da, eta urrian 700 milioi euroko beste obligazio-sorta bat saldu zuen.

Urrikoa lau ordutan saldu zuten, eta biharkoa ere arazo barik agortzea espero da, batik bat Standard &' || 'amp; Poor''s azterketa kontuan hartuta.

Bono horiek inbertsio talde handiei salduz, Eusko Jaurlaritzak finantziazioa lor dezake krisi garian.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa