Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Kataluniako hauteskundeak

Corbachok Gobernua utziko du Montillarekin Kataluniara joateko

Erredakzioa

2010/09/03

Corbachok "katalanista" sentitzen dela esan du. Lan ministroak karguan jarraituko du irailaren 29ko greba orokorra pasatu arte, deialdiak bere ondorengoari kalte egitea saihesteko.

Celestino Corbacho Espainiako Gobernuko Lan eta Immigrazio ministroak kargua utziko du eta Kataluniako hauteskundeetara aurkeztuko da PSCren zerrendetan, Jose Montilla Generalitateko presidentearekin batera, Europa Press agentziak aurreratu duenez.

Lan ministroaren hitzetan, kargua uzten duenean L''Hospitalet de Llobregaten (Bartzelona) lau aldiz alkate bezala aukeratu zuten hiritarrei botoa eskatuko die hauteskundeetan. Era berean, "katalanista" sentitzen dela ziurtatu du.

TV3 kateari egindako eta Europa Pressek jasotako adierazpenen arabera, "Bere unean botoa eman zidaten hiritar asko dago, eta hauteskundeak gehiengo osoz irabazi nituen".

Corbachok Montillari jakinarazi zion lehenik eta behin bere asmoa, abuztuaren 4an egin zuten bilera batean, eta ondoren Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburu eta PSOEko idazkari nagusiari esan zion.

Ministroa hauteskundeetara aurkezteko prozesua gaur gauean hasiko da, L''Hospitalet del Llobregateko (Bartzelona) Alderdi Sozialistak zerrendetan joateko proposatuta. Corbacho herri horretako alkate izan zen 14 urtez.

Proposamena astelehenean berretsiko dute, L''Hospitaleteko federazioaren batzordean, eta ondoren PSCren Batzorde Nazionalera igorriko dute, erakunde horrek berreitsi behar baititu zerrendak.

Corbachok leku inportantea izango du Montillaren hautagaitzan. Haren ''hirugarrena'' izango da seguru aski, ''bigarrena'' Laia Bonet Kataluniako Gobernuko idazkaria izan bailiteke.

Ministroak irailaren 29ko greba orokorra pasatu arte jarraituko du karguan, deialdiak bere ondorengoari kalte egitea saihesteko.

Baliteke Corbacho ez izatea Gobernutik alde egingo duen bakarra. Izan ere, Trinidad Jimenez Osasun ministroa lehian dago Tomas Gomezekin hurrengo hauteskundeetan PSMko hautagaia izateko.

Montilla presidenteak hurrengo astean jakinaraziko du hauteskundeetako data. Baliteke azaroaren 28an edo abenduaren hasieran izatea.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa