Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Hirugarren hilabetea jarraian

Kontsumitzaileen konfiantzak gora egin du abuztuan

Erredakzioa

2010/09/03

Hori da Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO) garatzen duen Kontsumitzailearen Konfiantzaren Indizearen (ICC) azken txostenean ageri den ondorio nagusietako bat.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, kontsumitzaileen konfiantza 1,3 puntu igo da abuztuan, azken hiru hilabeteetan erakutsitako ildoari eutsiz. Igoera hori Espainiako ekonomiaren, etxeko ekonomiaren eta enpleguaren egoera neurtzeko erabiltzen den adierazlearen hobekuntzak eragin du, izan ere, 2008ko martxotik izan duen maila altuenean dago.

Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO) kaleratzen duen Kontsumitzailearen Konfiantzaren Indizearen (ICC) azken txostenean jasotako datuetako bat da hori: uztailean 73,6 puntu izatetik abuztuan 74,9 izatera igaro da.

ICOren arabera, egungo egoeraren hobekuntza bigarren hiruhilekoaren egoeraren adierazleekin bat dator, Barne Produktu Gordinaren, jarduera industrialaren, esportazioen eta langabeziaren datuekin, alegia.

Herritarren aurreikuspenei dagokienez, familia-ekonomiari lotutakoak egonkor mantendu dira, eta lan-merkatuari eta herrialdearen ekonomiari lotutakoek, ordea, behera egin dute.

ICOk 1.000 hiritarri egiten die inkesta Konfiantza Indizea garatzeko. Familia-ekonomiaren, espainiarraren eta enpleguaren egoera baloratzeko eskatzen diete, aurreko sei hilabeteetako egoera aintzat hartuta eta hurrengo sei hilabeteetarako aurreikuspenei begira.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa