Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Zerga-kideketarako Saila

Jaurlaritza eta Aldundiak ez dira akordio batera iritsi fiskalitatean

Erredakzioa

2011/10/18

Eusko Jaurlaritzak Bizkaiari eta Arabari "atzerapeneko" estrategia bat izatea lepatu die gai honetan, Zerga-kideketarako Sailean.

Iruzkinak

Eusko Jaurlaritza eta hiru foru Aldundiak ez dira akordio batera iritsi astearte honetan Zerga-kideketarako sailean, eta lehenak Bizkaiari eta Arabari "atzerapeneko" estrategia bat izatea lepatu die gai honetan.

Zerga-kideketako Sailak Gasteizen bilera tekniko bat izan du, eta hiru foru erakundeetako Ogasunek parte hartu dute bertan.

Fiskalitateari dagokionez, lau erakundeek defendatzen dituzten proposamenetan zentratu da gaia.

Akordio falta dela eta, Eusko Jaurlaritzak Zerga-kideketa Sailean beste bilera batzuk egin beharko direla adierazi du, gai honetan aurrera egiteko helburuarekin; halere, eskaera honen aurrean erakundeek ez dutela zehaztasunik eman gaineratu du.

Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, epeak ere garrantzitsuak dira eta ezin da fiskalitateari buruzko erabakiak luzatzen egon 2012an aplikatzera iritsi nahi bada.

Bileraren ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak (Bildu) esan du "argi" duela erreforma fiskalaren bere proiektuarekin aurrera jarraituko duela.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#