Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Erabakia

Gobernuak soldatak mugatuko ditu erreskatatutako erakundeetan

Erredakzioa

2012/02/03

Erreskatatutako erakundeetako zuzendaritza taldetako kideek 300.000 euroko soldata jaso ahal izango dute gehienez, De Guindos Ekonomia ministroak jakinarazi duenez.

  • Luis de Guindos, Ekonomia ministroa atzo finantza-erreforma azaltzen.

    Luis de Guindos, Ekonomia ministroa atzo finantza-erreforma azaltzen. Argazkia: Efe

FROB Bankuak Berregituratzeko Funtsaren maileguak jaso dituzten entitateetako zuzendariek ezin izango dute urtean 600.000 euro baino gehiagoko ordainsaria jaso, Luis de Guindos Ekonomia ministroaren hitzetan. Besteak beste, BFA-Bankia, Banca Civica, BMN eta Caja España entitateek jaso dituzte mailegu horiek.

Espainiako Bankuari emandako datuen arabera, iaz BMNko zuzendariak soilik kokatu ziren muga horren azpitik; Caja Españako zuzendariek, aldiz, ez dute beren ordainsariei buruzko daturik eman nahi izan.

Entitate horien buruan Rodrigo Rato BFA-Bankiako presidentea dago; 2,34 milioi euro irabazten ditu urtero. Ondoren, Francisco Verdu Bankiako kontseilari delegatua dago; 2,26 milioi euro jasotzen ditu.

Antonio Pulido Banca Civicako presidenteak eta Enrique Goñi presidenteordeak 900.000 euroko ordainsariak aitortu zituzten, eta Carlos Egea BMNko presidenteak 450.000 euroko soldata du urtero.

Bestalde, De Guindosek azaldu duenez, Banco de Valenciako, Catalunya Caixako, Unnimeko eta Novagaliciako zuzendari nagusiek ez dute 300.000 euro baino gehiago jasoko urtero; izan ere, lau entitate horiek erreskatatu egin zituzten.



Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa