Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Ministroen Kontseilua

Gobernuak gehienez 15.000 milioi utziko dizkie autonomia erkidegoei

Erredakzioa

2012/02/03

Ekonomia ministroaren hitzetan, behin mailegu hori eskatuta, zorpetzeko operazio gehiago egin nahi dituzten erkidegoek Ekonomia Ministerioaren baimena beharko dute.

  • Soraya Saenz de Santamaria y Luis de Guindos, prentsaurrekoan.

    Soraya Saenz de Santamaria y Luis de Guindos, prentsaurrekoan. Argazkia: Efe

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak gaur jakinarazi duenez, erkidegoak zuzenean finantzatzeko 10.000 milioi euroko kreditu linea onartu du Gobernuak, Kreditu Institutu Ofizialaren bidez. Mailegu hori 15.000 milioi euroraino zabaldu ahal izango dute, baina defizit helburuak bete beharko dituzte horretarako.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Santamariak azpimarratu duenez, erkidegoek aurtengo urtarrilaren 1a baino lehen hornidura, lan edo prestazio zerbitzuak egin dituzten hornitzaileei ordaindu ahal izatea nahi dute kreditu horien bitartez.

Santamariaren hitzetan, Gobernuak berankortasuna arindu nahi du; halaber, hornitzaileei zor zaizkien ordainketak ez luzatzea nahi du, enpresa txiki eta ertainak dinamizatzeko.

Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak neurri horren garrantzia azpimarratu du, enpresa txiki eta ertainei eragiten dien gaia delako, eta arazo hori enpresak suntsitzen ari delako.

Ministroak azaldu duenez, dirua gehienez hiru urtean itzuli beharko dute, urteko amortizazio bat eginda, eta Kreditu Institutu Ofizialearen erreferentziako interes-tasarekin (oinarrizko 225 puntu).

De Guindosen hitzetan, bi baldintza izango dira laguntza horiek jasotzeko.

Alde batetik, laguntza eskatzen duten erkidegoek murrizketa plan bat adostu beharko dute Ogasunarekin, aurrekontuen egonkortasunerako helburua beteko dela bermatzeko.

Bestalde, Ogasunari aurrekontu txostena bidaltzeaz gain, Ekonomia Ministerioari zorpetze operazioaren aurretik eta ondoren egindako operazioen txostena bidali beharko diote.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa