Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Krisi ekonomikoa

'Langabeziaren sarraskia geldiaraztea' eskatu die ELAk politikariei

Erredakzioa

2012/02/06

ELAren idazkari nagusiak datorren otsailaren 25ean Bilbon murrizketen kontra egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.

  • Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusia.

    Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusia. Argazkia: EITB

Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiak datorren otsailaren 25ean Bilbon murrizketen kontra egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du, izan ere, "langabezia gehiago" omen dator, eta "administrazioetan dauden politikariak langabeziaren sarraskia geldiaraztera behartu behar ditugu".

Lanbide euskal enplegu zerbitzuaren aurka jo du ELAk. Sindikatuaren arabera, bada urtebete Jaurlaritzak enplegurako politika aktiboen eskuduntza bereganatu zuela, baina ez du lanposturik sortu.

ELAren hitzetan, Europako aginduen aurrean men egiten dute, eta enplegua sustatzeko ekimenak martxan jarri beharrean, defizita murrizteko neurriei bakarrik ekin diete administrazioek.

Muñozek uste du Lanbiderekin agerian gelditu dela enplegua sortzeko politikarik ez duela Jaurlaritzak. Are gehiago, Patxi Lopez lehendakariaren gobernuaren jokabidea dela eta, langabezi handiagoa dagoela uste dute.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa