Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Espainiako datuak

BBVAk %1,3ko atzeraldia eta % 24,4ko langabezia aurreikusi du 2012rako

Erredakzioa

2012/02/08

Datorren urtean ekonomiaren jarduera "pixka bat" suspertuko dela aurreikusi du, BPG % 0,6 haziko delako.

Espainiako ekonomia 2012an % 1,3 txikituko dela eta langabezia-tasa % 24,4ra iritsiko dela aurreikusi du BBVAk. Datorren urterako berriz, ekonomiaren jarduera "pixka bat" suspertuko dela adierazi du, BPG % 0,6 haziko delako.

Espainiaren egoera ekonomikoari buruz argitaratu duen txostenean azaltzen duenez, ekonomiaren atzeraldia alda egin liteke finantzen eta lan-merkatuaren erreformak "berehala" ezartzen badira; horrek "susperraldia azkartuko" omen luke.

BBVAren arabera, langabezia-tasa % 24,6ra iritsiko da datorren urtean, eta defizit publikoari dagokionez, nahiz eta Gobernuaren neurriak "sinesgarriak" direla iruditu, 2012an defizita BPGren % 5,3an geratuko dela eta 2013an % 3an egongo dela ohartarazi du.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa