Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Lan gatazka

Metro Bilbaoko langileen %85ek egin dute greba, sindikatuen arabera

Erredakzioa

2012/02/09

Enpresak, aldiz, lanuzteak % 25eko jarraipena izan duela esan du. Protesta hauek bat etorri dira denboran sindikatu abertzaleek sektore publikoan deitutako lau orduko grebarekin.

  • Metro Bilbaoko enpresa batzordea azarotik ari da lanuzteak deitzen.

    Metro Bilbaoko enpresa batzordea azarotik ari da lanuzteak deitzen. EFE

Metro Bilbaoko greba batzordeak esan du gaurko deitutako lau orduko lanuztearen jarraipena % 85ekoa izan dela. Enpresak, aldiz, % 25ekoa izan dela esan du.

Batzordearen esanetan, langileen % 90ek egin dute bat 07:30etik 09:30era egindako lehen lanuztearekin, % 30eko gutxieneko zerbitzuak izan ezik. Arratsaldean, 17:30etik 19:30era, % 85ean kokatu dute zenbateko hori.

Metro Bilbaoko zuzendaritzaren datuen arabera, aldiz, enpresako 740 langileetatik 186k bakarrik egin dute lanuztea (98 goizean, 78 arratsaldean, eta formazioan dauden 10 langile).

Hain justu, lanuzte hauek bat etorri dira denboran sindikatu abertzaleek sektore publikoan deitutako lau orduko grebarekin. Ondorioz, EuskoTren eta Renfen ere lanuzteak daude.

Metro Bilbaok hilaren 14an eta 16an eta martxoaren 1ean ere egingo du greba.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa