Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Bañez: 'Lan erreformaren testua hobetzeko prest gaude'

Erredakzioa

2012/02/13

Fatima Bañez Lan ministroa sindikatuekin bildu da eta lan erreforma orekatua eta konstituzionala dela erantzun die.

  • Fatima Bañez Lan ministroa sindikatuekin egin duen bileran.

    Fatima Bañez Lan ministroa sindikatuekin egin duen bileran. Argazkia: EFe

Lan erreforma orekatua eta konstituzionala dela erantzun die Fatima Bañez Lan ministroak CCOO eta UGT sindikatuei eta negoziazio kolektiboan eurekin adostutako akordioak dituela esan die.

Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari orokorrekin, Juan Rosel CEOEko presidentearekin eta Jesus Terciado CEPYMEkoarekin bildu ostean prentsaurrekoa eman du Lan ministroak.

Ministroaren arabera, negoziazio teknikoak egitea eskaini die, baita alderdi politikoei ere, erreforma hobetzea posible ote den ikusteko.

Hala eta guztiz ere, argi adierazi nahi izan du erreforma osoa dela eta ez doala inoren kontra. Gainera, 5,3 milioi langaberi aukerak emango dizkiela uste du.

Krisi ekonomiko eta sozial larriagatik egin omen dute erreforma, Gobernuak zer edo zer egin behar zuelako.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa