Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Zentimo sanitarioa

Garraiolariak 'zentimo sanitarioaren' kontra mobilizatuko dira

Erredakzioa

2012/02/15

"Zentimo sanitarioa" ezartzeko aukerari aurre egiteko asmoz, Hiru sindikatuak kamioien karabana bat eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean egingo den kontzentrazioa antolatu ditu datorren otsailaren 20rako.

  • Kamiolarien karabana bat.

    Kamiolarien karabana bat. (Efetik lortutako argazkia)

Hiru euskal garraiolari autonomoen sindikatuak "zentimo sanitarioaren" aurkako protestak antolatu dituela azaldu du. Zerga horrek hidrokarburoen prezioetan du eragina, eta horren bitartez Osasungintza ordaintzen da, horregatik, sindikatuaren arabera, horrelako zerga bat ezartzeak sekulako eragina izango du sektore horretan.

Protesta horiek, Rafael Bengoa Osasun sailburuak Eusko Jaurlaritzak zentimo sanitarioa ezarri nahi zuela esan eta gutxira antolatu dira.

Komunikatu batean azaldu duenez, egoera horri aurre egiteko asmoz, Hiru sindikatuak kamioien karabana bat eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean egingo den kontzentrazioa antolatu du datorren otsailaren 20rako.

Hiru-ko arduradunen arabera, garraiolariek ezingo diete gastuei aurre egin, zerga martxan jarriz gero erregai litro bakoitzeko 7,2 zentimo ordaindu beharko baitute.

Litroko 4,8 zentimoko muga

Neurria Asturiasen, Catalunyan, Galizian, Andaluzian, Extremaduran, Murtzian, Madrilen, Gaztela-Mantxan, Gaztela Leonen eta Valentzian dago etarrita, baina kasu horietan muga litro bakoitzeko 4,8 zentimokoa da, azaldu du Hiruk.

Sindikatuak azpimarratu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek zeharkako zergen bidez biltzen duten diruaren % 43 sektore horren ekarpenen bidez egiten dute eta Gizarte Segurantzari ere egiten dizkiote ekarpenak. Zerga berri hori, beraz, horien iritzian, “osasuna bitan eta baita hirutan ere” ordaintzea ekarriko luke.



Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa