Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Krisi ekonomikoa

Bankiaren matrizeak 3.318 milioi euroko galerak izan zituen 2011n

Erredakzioa

2012/05/28

Halaber, Banco Financiero y de Ahorrok iaz 7.200 milioi euroko galera indibidualak izan zituela adierazi du.

  • Bankiaren egoitza.

    Bankiaren egoitza. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Banco Financiero y de Ahorro (BFA) Bankiaren matrizeak 2011 urtean 3.318 milioi euroko galerak izan zituela esan du, administrazio kontseilutik jakitera eman dutenez.

BFAko administrazio kontseilua astelehen honetan bildu da, eta iazko ekitaldiko kontuak gainbegiratu ditu. Kontu ikuskariak salbuespenik gabe onartu ditu, eta 7.200 milioi euroko galera indibidualak adierazi ditu.

Erakunde hau 2010eko ekainean sortu zen, Caja Madrid, Bancaja, La Caja Insular de Canarias, Caja Laietana, Caja de Avila, Caja Segovia eta Caja Rioja kutxen bat-egitearen ondorioz. Aurtengo apirilaren, 20an 40,91 milioi euroko onura garbia izan zuela adierazi zuen, emaitza indibidualetan 439 milioi euroko galerak izan arren.

BFAk Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalari adierazi dionez, galerak alde batetik Bankiaren emaitzengatik datoz. Ostiralean azken horrek iazko ekitaldiko kontuak berregin zituen, eta 2.979 milioi euroko galerak adierazi zituen.

Bankia Taldetik, BFAk 1.561 milioi euroko galerak kontatu ditu filialean % 52,4ko parte-hartzeagatik, eta beste emaitza negatiboak (1.757 milioi) gutxiengoa duen akziodunetatik datoz.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#