Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Maiatzeko datuak

Langabeziak % 0,63 egin du behera; 4,7 milioi langabe daude denera

Erredakzioa

2012/06/04

EAEn, 988 lagun gutxiago daude langabezian maiatzeko datuen arabera, % 0,61 gutxiago. Nafarroan, % 2,66 jaitsi da langabezia.

  • Enplegu bulegoa.

    Enplegu bulegoa.

Iruzkinak

4,7 milioi lagun egon dira langabezian maiatzean, aurreko hilean baino 30.113 gutxiago. Apirilekoarekin alderatuta, % 0,63 jaitsi da langabezia tasa, Enplegu Ministerioaren datuen arabera.

Bigarren hilabetez jarraian egin du behera langabeziak; apirilean 6.600 lagun gutxiago izan ziren. Ohikoa da maiatzean langabeziak behera egitea (soilik 2008an igo zen kopurua). Hala ere, 2010 eta 2011 urteak kontuan hartuta, kopurua txikiagoa da, 70.000 lagun gutxiago izan baitziren orduan.

Denera, 4.714.122 pertsona daude langabezian Espainian, urtez urteko datuak kontuan hartuta, 524.463 gehiago ( % 12,5).

Engracia Hidalgo Estatuko Enplegu idazkariaren arabera, datuek "bigarren atzeraldian sartu garela" berresten dute, "baina ez da aurrekoa bezain sakona".

Testuinguru honetan, Gobernuaren lan erreforma defendatu du estatu idazkariak, langabezia jaisteko "oinarriak" jartzen dituela argudiatuz.

EAEn, % 0,61 egin du behera

EAEn, 988 lagun gutxiago daude langabezian maiatzeko datuen arabera; denera, 160.908 daude lanik gabe. % 0,61 egin du behera kopuru horrek, joan den hileko datuekin erkatuz gero; urtez urteko datuak kontuan hartuta, 12.561 pertsona gehiago daude langabezian aurten, iaz baino % 8,74 gehiago.

Bizkaian jaitsi da batik bat kopurua, 823 pertsonak aurkitu baitute lana. Ondoren, Araban, 116 langabe gutxiago daude, eta azkenik, Gipuzkoan, 49 gutxiago.

Nafarroan, % 2,66 jaitsi da

Nafarroan 1.356 pertsonatan jaitsi da langabezia, % 2,66 Espainiako Gobernuko Enplegu Ministerioak gaur emandako datuen arabera. Urtez urteko datuak kontuan hartuta, % 15,84 gehiago.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#