Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

36 urte eta gero

Agur, 'Forfi'

Erredakzioa

2012/06/04

Ford Fiesta ekoizten duen Valentziako fabrikak ez du modelo hori gehiago ekoiztuko ostiraletik aurrera. 1976an hasi ziren autoa fabrikatzen eta dagoeneko bost milioi baino gehiago saldu dituzte.

  • Ford Fiestaren lehenengo modeloa, MK1.

    Ford Fiestaren lehenengo modeloa, MK1. Argazkia: Wikipedia

Iruzkinak

Forden Almussafeseko (Valentzia) fabrikak ez du "Fiesta" auto gehiago ekoiztuko datorren ostiraletik aurrera, 1976tik modelo horren 5 milioi ale saldu ostean.

"Fiesta", 'Forfi' izenaz ezagutzen dena, da Almussafesen gehien ekoiztu duten autoa, izan ere, fabrikaren historian ekoiztu diren autoen erdiak modelo horrenak ziren.

Ostiralean "Fiesta" ekoizteari utzi ondoren, fabrikak C-Maxen bi bertsio soilik egingo ditu, eta aurrerago Kuga eta Transit Connect ekoizten ere hasiko dira.

Kugari dagokionez, urteko azken hiruhilekoan hasiko dira ekoizten; eta Transit Connect, datorren urtean.

Enplegua erregulatzeko espedientea

Almussafeseko fabrikan 39 eguneko enplegu erregulaziorako espedientea dago martxan eta 6.200 langileetako 4.959ri eragingo die urria arte.

300 langileren kontratuak eten egingo dira "Fiesta" gehiago ez dela egingo argudiatuta.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa