Albisteak

Ekonomia

Ekonomia

Lan erregulaziorako espedientea

Koxkako langileek onartu egin dute 275 langile kaleratzea ekarriko duen txostena

Manu Gimenez

2009/02/18

Bartzelonako, Bilboko, Sevillako, Madrilgo eta Azkoieneko ordezkaritzek alde bozkatu dutelako hartuko dute neurria, izan ere, Iruñean (191 langile kaleratuko dituzte) ezezkoak irabazi du.

Espainiako Estatuko Koxka enpresako langileek onartu egin dute erreferendumean enpresako 275 langile kaleratzea ekarriko duen lan erregulaziorako txostena. Hala ere, Iruñeko lantegiak ezetz esan dio txostenari, izan ere, bertako 191 langilek utzi egin beharko dute enpresa.

275 kaleratzeetatik 230 Nafarroan izango dira, 191 Iruñean eta 39 Azkoienen. Gainerako 45 kaleratzeak Bartzelonan, Bilbon, Sevillan eta Madrilen izango dira.

Astelehenean, Koxkako Zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen artean (Nafarroako Gobernuaren bitartekaritzarekin) izan zen bileran ez zen akordiorik lotu eta gaurko erreferenduma egitea erabaki zuten.

Erreferendumean, aldeko 310 boto jaso ditu txostenak, 251 kontrako boto eta 15 boto zuri. Hala, onartu egin dute txostena, nahiz eta Iruñeko lantegiak ezezko borobila eman (kontrako 263 boto, aldeko 163 eta 12 boto zuri).

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa