Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Radio Euskadin

Jaurlaritza aldundiak baino hobeto dagoela esan du Aguirrek

Erredakzioa

2012/06/12

Radio Euskadiko elkarrizketa batean, Europak emandako kreditu-lerroak "erreskatetik asko" duela adierazi du Ekonomia sailburuak.

Iruzkinak

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak berretsi du Jaurlaritzak ez duela altxortegian arazorik eta hiru aldundiak baino hobeto dagoela gaineratu du.

Radio Euskadiko elkarrizketa batean, kutxetan dirua dagoela ziurtatu du. "Altxortegia ongi dago, hain ongi non aldundiei arazorik gabe diru-ekarpenengatik luzapenak emango diegun", adierazi du.

Bere ustez, "zorraren inguruan hartutako konpromisoekin bete dezakegu, eta gainera, beste erkidegoak baino hobeto gaude, baita aldundiak baino hobeto ere".

"Aldundien sendotze perimetroak oso ezberdinak dira, baina alderatuko bagenitu, hobeto egongo ginateke, dudarik gabe".

Erreskatea

Europak emandako kreditu-lerroak "erreskatetik asko" duela adierazi du Ekonomia sailburuak, "Espainiak bere gain hartzen badu kreditua eta  zorraren pisua, eta finantza entitateek ordaintzen ez badute, Espainiak erantzun beharko du".

"Pisu guzia zure gain hartzen baduzu eta zure ekonomia politika ezartzeko baldintzak jartzen badizkizute, erreskatea da", ondorioztatu du.



Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#