Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Aireportuen berregituratzea

Iruñeko eta Gasteizko aireportuek asteko ordutegiak murriztuko dituzte

Erredakzioa

2012/06/28

Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak azaldu duenez, urtean 500.000 bidaiari baino gutxiago dituzten aireportuen itxiera ekiditeko hartu du bide hori.

Iruzkinak

Espainiako Sustapen Ministerioak aireportuetako eraginkortasunaren plan baten berri eman du ostegun honetan, honen bitartez 17 aireportutako eta 2 heliportutako asteko ordutegiak murriztuko dira. Horien artean Gasteizko aireportua astean 168 ordu zabalik egotetik 60 ordu baino ez egotera pasatuko da; eta Iruñekoak 2.002 ordutik 725 ordura murriztuko du ordutegia, zerbitzuak eskari errealari egokitzeko eta modu horretan, aireportuen itxiera saihesteko.

Ana Pastor Sustapen ministroak prentsaurreko batean azaldu duenez, Espainiako Gobernuak urtean 500.000 bidaiari baino gutxiago dituzten aireportuen itxiera ekiditeko hartu du bide hori.

Planean dauden aireportuak ondorengoak dira: Valladolid, Melilla, Donostia, Iruñea, Leon, Badajoz, Salamanca, Burgos, Gasteiz, Madril-Torrejon, Logroño, Albacete, Huesca, Kordoba, Madril-Cuatro Vientos, Sabadell (Bartzelona) eta Son Bonet (Mallorca), baita Ceutako eta Melillako heliportuak.

Ordutegi berriak neguko denboraldian jarriko dira abian, urritik aurrera.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#