Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Bilera Madrilen

PPko zenbait erkidego, Gobernuak ezarritako defizit mugarekin kexu

Erredakzioa

2012/07/12

Bruselak Espainiaren defizit muga handitzea onartu arren, Montorok ez du erkidegoen muga malgutu nahi. Galizia, Extremadura eta Gaztela eta Leon kexu dira. Horietako bi abstenitu egin dira bozketan.

Iruzkinak

Cristobal Montorok ez du amore eman. Bruselak Espainiaren defizit muga puntu bat handitzea (% 5,3tik % 6,3ra) onartu zuen arren, erkidegoek % 1,5eko defizit muga betetzen jarraitu beharko dutela gogorarazi die ministroak erkidegoetako ordezkariei, Madrilen egin duten bileran. Halaber, 2013an % 0,7ko defizit-muga bete beharko dute erkidegoek, eta 2014an, berriz, % 0,1ekoa.

Zenbateko horien aurrean, PPko hainbat erkidego kexu dira: Galizia, Extremadura eta Gaztela eta Leon ez daude ados, eta azken bi horiek, gainera, abstenitu egin dira bozketan. Asturiasek, Andaluziak, Kataluniak eta Kanariak, bestalde, ezezko botoa eman dute.

Ogasun Ministerioak, halaber, defizit plana betetzen ari ez direla ohartarazi die zortzi erkidegori.

''Hispabonuak"

Ostiral honetako Ministroen Kontseiluan finantza tresna ''malgu'' bat indarrean jartzea onartuko dutela iragarri du Ogasun ministroak. Hartutako zorraren epemugari aurre egiteko gai ez diren erkidegoei laguntza ematea izango du helburu tresna horrek, baina ministroak ez du ''hispabonu'' hitzik aipatu. Hala ere, Gobernuak aurretik iragarri zuen ''hispabonu''en proiektua aurkeztu behar zuela gaurko hitzorduan. Tresna horri esker, erkidegoek merkatuan finantzaketa lortzeko aukera izango lukete, kostu txikiagoarekin, eta Estatuaren bermearekin.

Euskadi ere, malgutasuna ez banatzearen kontra

Defizitaren mugan Bruselak Espainiari onartu dion puntu bateko malgutasuna erkidegoekin banatu nahi ez izatea egotzi dio Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak Rajoyren Gobernuari. Halaber, asteazken honetan Gobernuak iragarritako murrizketa neurri berriak ere salatu ditu sailburuak. Bilerara sartu aurretik egin ditu adierazpenak Aguirrek, eta defizit mugaren banaketarekin ados ez dagoela esan du bertan: ''Dena Estatuarentzat eta ezer ere ez erkidegoentzat''.




Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#