Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Rajoyren neurri berriak

Atzerrira doazen langabeek ez dituzte 426 euroak galduko

Erredakzioa

2012/07/15

Enplegu Ministerioak ukatu egin du atzerrira doazen langabeek diru- sarrerak bermatzeko 426 euroko errenta galduko dutela.

  • Enplegu bulego bat.

    Enplegu bulego bat.

Iruzkinak

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten langabeek atzerrira joatearen inguruan, aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko neurrien lege-dekretuan ez dela aldaketarik ezarri berretsi du Enplegu Ministerioak.

Aldaketak Diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatuko duten lagun berriei soilik eragingo diela esan dute.

Era honetan, hilabete batzuetan atzerrira lanera joatea, eta ondoren, Espainian diru-laguntza hori jasotzea ekidin nahi dela esan dute Ministeriotik.

Langabeek enplegua aktiboki bilatzea, lan-eskaintza egokiak ez ukatzea eta trebakuntza-ikastaroetan parte-hartzea sustatu nahi dela diote.

Atzerrira joanez gero, "edozein arrazoi eta iraupena edozein dela eta", enplegu eskatzaile izateko izen-ematea bertan behera geldituko da.

Horrela gertatuz gero, izen-emate berrirako, 12 hilabetez jarraian baldintzak betetzea eskatuko da.

Enplegu Ministerioak zehaztu duenez, eskaera berriei soilik eragingo die neurriak, ez jada errenta hori jasotzen dutenei.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa