Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Gaur

Eurotaldeak Espainiako bankuen erreskatea onartuko du

Erreskatea

2012/07/20

Finantza ministroek telekonferentziaz onartuko dituzte 100.000 milioi eurora arteko laguntzaren baldintzak.

  • Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa, Montirekin.

    Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa, Montirekin. Argazkia: Efe

Iruzkinak

Eurotaldeko finantza ministroak eguerdian elkartuko dira, telefono bidez, Espainiako banketxeentzako erreskateari argi berdea emateko. 100.000 miloi euroko mailegua izango da eta lehenengo euro-sorta hilaren amaieran iritsiko zaio Espainiari, 30.000 milioi euro hain zuzen ere.

Erreskate funtsarekin Rajoyren Gobernuak sinatuko duen kontratuak dio banketxeak birkapitalizatu eta gero, dirua soberan geratuko balitz, merkatuak baretzeko edo Estatuaren beste beharretarako erabili ahal izango duela Gobernuak.

Europar Batzordeak, ordea, argitu nahi izan du hori paperean idatzita dagoena dela, baina Espainiak bankuentzako laguntzaz gain beste premia batzuk izango balitu, beste erreskate bat eskatu beharko duela.

Finlandiak gaur goizean onartuko du Espainiako banketxeen erreskatea. Alemaniak atzo onetsi zuen.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa