Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Kritika zorrotza

NDFko agintari batek dimititu du, krisiaren kudeaketagatik 'lotsatuta'

Erredakzioa

2012/07/21

"Nazioarteko Diru Funtsan lan egin izanak lotsa ematen dit", esan du Peter Doyle eskarmentu handiko ekonomialariak. Gainera, krisi ekonomikoaren kudeaketan erakunde honen "porrota" salatu du.

  • Nazioarteko Diru Funtsan 20 urtez lan egiten egon da Doyle.

    Nazioarteko Diru Funtsan 20 urtez lan egiten egon da Doyle. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Peter Doyle Nazioarteko Diru Funtsako eskarmentu handiko ekonomialariak dimisioa aurkeztu du asteazkenean, krisia ekonomikoaren kudeaketan erakunde honek izandako porrotagatik "lotsatuta" dagoelako.

Nazioarteko Diru Funtsan 20 urtez lan egiten egon da Doyle, baina nabarmendu duenez, bertan lan egin izanak "lotsa" ematen dio. Dimisioa aurkezteko eskutitzan Doylek azaldu duenez, "20 urte eman ditut erakunde honetan lan egiten, baina hemen lan egin izanak lotsa ematen dit".

Halaber, NDFri kritika zorrotza egin dio. "Erakunde honen gaitasun ezak eragin du egungo krisi ekonomikoa", azpimarratu du Doylek, "zailtasun anitz aldez aurretik identifikatu bazituen ere, ondoren ezabatu zituen". Ekonomialari honen arabera, NDFk informazioa ezkutatu du.

"Azken orduko ahaleginak egiten egon da azken bi urteetan Nazioarteko Diru Funtsa", salatu du Doylek, "Grezian pairatzen ari den sufrimendua edo euroaren muturreko egoera da jokaera horren emaitza".

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#