Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

'40 Milioien Martxa'

Langabeen martxak istilurik gabe iritsi dira Solera

Erredakzioa

2012/07/21

Guztira 5.000 pertsona inguru bildu dira, "herri bateratua ez dute gaindituko" eta "bankariak, dimisioa" oihuak eginda.

Iruzkinak

Milaka langabe Solera iritsi dira murrizketen kontra protesta egiteko eta inolako istilurik sortu gabe, Lanaren Konfederazio Nazionala (CNT) eta M15 mugimenduaren babesarekin.

19:30etan Pradoko Museotik atera dira eta ordubete geroago Solera iritsi dira. Parte-hartzaileen artean langabeak, mehatzarien aaldeko elkarteak eta M15en aldekoak daude.

Martxa bateratuak 5.000 pertsona bildu ditu, 3.000 Poliziaren arabera, eta ez da inolako istilurik izan. Langabeekin batera familiak eta haurrak zeuden.

Banku eta erakundeen kontra

Martxaren ibilbidean zehar, protesta oihuak egin eta txistuak jo dituzte, biak areagotu egin dira bankuen aurretik, Espainiako Bankuaren eta erakundeen egoitzen aurretik igaro direnean, batez ere Madrileko Udalaren eta Hezkuntza Ministerioaren aurrean pasa direnean.

"Non daude, Comisiones eta UGT"; "Herri bateratua ez dute gaindituko" eta "Bankariak, dimisioa" izan dira egindako oihu batzuk.

Goizean iritsi dira

Hainbat autonomia erkidegotik (Cadiz, Malaga, Sevilla, Bartzelona, Salamanca, Galizia, Asturias, Leon eta Burgos, besteak beste) etorritako langabeen martxak Madrilera iritsi dira larunbat goizean Mariano Rajoyren azken neurrien aurka protestatzeko. "40 Milioien Martxa" M-15ek sustatutako ekimena da.

Iritsi eta berehala elkarretaratzeak egin dituzte Madrilgo hainbat ministeriotan. Geroago, 13:00etan, hainbat taldeekin bildu dira Pradoko Pasealekuetan, eta herri bazkaria egin dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#