Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Egun beltza merkatuetan

Burtsak bere maila baxuenean itxi du saioa 2003tik

Erredakzioa

2012/07/24

IBEX 35ek % 3,58 galdu du saioan, eta 5.966,30 puntutan geratu da. Arrisku-sariak 638 puntutan itxi du saioa, errekor berri bat lortuta.

  • Burtsa, 6.

    Burtsa, 6.000 puntutik behera lehenengoz 2003 urtetik

Iruzkinak

Espainiako burtsak gaur beste egun beltz bat bizi izan du Estatuak bere finantza arloko eginbeharrak beteko al dituen zalantza baitago. Ibex 35ak 6.000 puntutik behera itxi du saioa, 2003 urtetik lehenengo aldiz.

IBEX 35ek saioan % 3,58 galdu du, eta 5.956,30 puntutan geratu da. Arrisku sariak aldiz, 638 puntutan amaitu du saioa, errekor berria lortuz.

Emaitza horietan Kataluniak ‘erreskatea’ eskatu izanak eragina izan du, Murtziak eta Valentziak egin bezala.

Arrisku-sariak maximo historiko berri bat ezarri du euroa sortu zenetik, bosgarrena jarraian saioa amaitzean. 638 punturaino heldu da, eta Alemaniako bonuarekin alderatuta hamar urtera aldea % 7,621ekoa da.

Merkatuak gaur Luis de Guindos Ekonomia ministroaren eta Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroaren arteko bilerari begira daude, merkatuen egoeraz hiz egiteko.

Inbertitzaileen inguruko zalantzak ez diote Espainiari bakarrik eragin, baita Italiari ere, Milango burtsa % 2,71 jaitsi baita saioaren amaieran. Frankforteko burtsa % 0,45 jaitsi da, Pariseko % 0,87 eta Londresekoa % 0,63.





Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#