Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Bonuen erosketa

Aldi baterako erreskate-funtsak zorra erosteari uko egin dio Alemaniak

Erredakzioa

2012/07/29

Alemaniako Finantza ministroak azpimarratu duenez, Finantza-Egonkortasunerako Europako Funtsak ez ditu Espainiako eta Italiako bonuak erosiko. Halaber, EBZren parte-hartzea errefusatu du.

  • Luis de Guindos eta Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroa.

    Luis de Guindos eta Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroa. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Merkatuetako presioa arintzeko, Finantza-Egonkortasunerako Europako Funtsak (FEEF) Espainiako eta Italiako zorra erosteari uko egin dio Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroak.

Espainiako eta Italiako bonuen interesak murrizteko Europako Banku Zentrala lanean ari zela zabaldu da azken egunotan, baina Schäublek Europako Banku Zentralaren parte-hartzea ukatu du. "Espekulazio hauek ez dira benetakoak", azpimarratu du.

Espainiarako finantza-laguntza

"Epe laburrera, Espainiak ez du finantzazio behar handiak", adierazi du Schäublek. "Ordaindu behar dituen interes tasa altuak mingarriak dira, eta zalantza zabaldu dute, baina horrek ez du munduaren amaiera ekarriko", azpimarratu du.

"Badakit Espainiako zorraren interes altuek ekar dezaketen egoera sostenguezina, baina Espainiak 30.000 milioi euro osagarri izango ditu eskura, berehalako finantza-laguntza lortzeko", gogoratu du Alemaniako ministroak.

Halaber, Mariano Rajoyren azken murrizketen harira, "erabaki egokiak" izan direla esan du Schäublek. "Onurak ekarriko dituzte", adierazi du, "merkatuek ez badute neurri hauetan konfidantza, denbora eman beharko diegu, azkenean horrela izango baita".

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#