Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Euskadiko datuak

Aguirre: 'Euskadik lehenengo seihilekoa superabitarekin amaitu du'

Erredakzioa

2012/07/31

Ekonomia sailburuaren ustez, “litekeena da” urte amaierarako % 1,5eko defizit helburua lortzea.

Iruzkinak

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak esan du Euskadik lehenengo seihilekoa superabit “txiki” batekin amaiatu duela, eta, urte amaierarako “litekeena da” urte amaierarako % 1,5eko defizit helburua lortzea, gaineratu du.

EITBri egindako adierazpenenetan, hori esan du Finantza Politika Batzordea biltzen den egunean.

Ekonomia sailburuaren hitzetan, Euskadik urteko lehenengo seihilekoa % 0,1eko superabitarekin itxi du. Oraingo datuen arabera, lehenengo seihilekoaren likidazioak argi uzten du Euskadi “ondo doala, egoera itxaropentsu batekin, kontuan hartuta zein egoera itxaropentsu eduki daitekeen une honetan”.

“Lehenengo seihilekoa superabit txiki batekin itxi dugu, eta, urte amaierarako ziur aski % 1,5eko defizit helburua lortuko dugu”, azaldu du Aguirrek, eta Euskadik ez duela Likidazio Funtsera errekurritu beharko gaineratu du.

Estatuaren defizita % 53,73 igo da ekaina arte
Estatuaren defizita urteko lehenengo seihilean %53,73 igo da, 43.078 milioi eurora arte (BPGren % 0,4), beste erakundeei aurreratutako likideziagatik, batik bat gainerako autonomia erkidegoei.









Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa