Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Aurreikuspen larriak

Espainian soldatak jaistea aurreikusi du Europako Banku Zentralak

Erredakzioa

2012/08/09

Halaber, lanpostuak ezabatzea ekidin zitekeela nabarmendu du lan-erreforma duela urte batzuk onartu izango balitz.

Iruzkinak

Europako Banku Zentralak (EBZ) Espainian soldaten jaitsiera oso moderatua izan dela esan du, eta soldatapeko pertsona bakoitzaren ordainsaria jaistea aurreikusi du sektore publikoan egindako murrizketen eta lan-erreformaren eraginaren aurrean.

Abuztuko aldizkarian, EBZk Espainiak otsailean egindako lan-erreforma goraipatu, eta “ garrantzi handia” izan duela nabarmendu du. Halaber, “lanpostuak ezabatzea ekiditea lortuko zen duela urte batzuk onartu izango balitz”, azaldu du.

Finantza-laguntza programa eskatu duten euroguneko bost herrialdeen bilakaera aztertu du EBZk artikulu batean.

Irlanda, Grezia eta Portugal, programa beretan

Irlandak, Greziak eta Portugalek Europar Batasuneko eta Nazioarteko Diru Funtseko finantza-laguntza bera dute. Espainiak, aldiz, Europar Batasunaren finantza-laguntza bakarrik du, eta bankuak erreskatatzera soilik zuzenduta dago. Laguntza hori uztailaren 20an onartu zuten.

Ziprek Europar Batasunaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren finantza-laguntza eskatu zuen ekainaren amaieran.

2008an mundu mailako finantza krisia hasi ostean, Irlandan izan ezik, soldaten jaitsierak atzerapen handia izan du (Portugalen, 2010ean) edota oso mugatuta egoten jarraitu du (Espainian eta Zipren, 2011 urtearen amaieran), EBZren arabera.

Etorkizunari begira, soldatapeko pertsona bakoitzaren ordainsariak asko jaitsik dira, sektore publikoan egindako murrizketa berrien eta lan-erreformaren inpaktuaren ondorioz.





Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa