Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Langabeentzako diru-laguntza

Gobernuak luzatu egingo du langabeentzako 400 euroko laguntza

Erredakzioa

2012/08/14

Langabezia saririk gabe geratu diren langabeentzako laguntza asteazken honetan bukatuko zen. Plan honek 500.859 pertsonari lagundu die 2011ko otsailetik 2012ko uztaila amaiera arte.

Iruzkinak

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du luzatu egingo duela langabezia saririk gabe geratu diren langabeentzako 400 euroko diru laguntza. Izan ere, laguntza asteazken honetan bukatuko zen.

Juan Carlos I.a erregearekin bildu eta gero, Rajoyk zehaztu du hilaren 24ko Ministro Kontseiluan luzatuko dutela laguntza, "atzeraeginezko izaerarekin". Hau da, abuztuaren 16tik izango du eragina.

Planaren luzapena PPren Gobernuak egingo duen bigarrena izango da, eta hirugarrena 2011ko otsailean Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak sortu zuenetik.

Nolanahi ere, Rajoyk aurreratu du plana erreformatu egingo dutela, "eragingarriagoa" izan dadin eta ahalik eta langabe gehiagori zabaltzeko.

Gaur egun, 200.000 pertsonak jasotzen dute 400 euroko laguntza.

Langabeentzako planak 500.859 pertsonari lagundu die 2011ko otsailetik

Langabeentzako 400 euroko planak 500.859 pertsonari lagundu die 2011ko otsailean martxan jarri zenetik 2012ko uztaila amaiera arte.

Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak azaldu duenez, planaren lehenengo edizioan (2011ko otsailetik aurtengo abuztura arte) laguntza hau jaso dutenen % 20k lana lortu zuten, halere, azkeneko edizioan (2012ko otsailetik abuztura arte) % 6k eskuratu dute.

2012ko maiatza arte programa honek 1.051,7 milioi euroko gastua izan du.

Gastu hori 345,9 milioikoa izan da 2011ko martxoaren eta abuztuaren artean, 447,6 milioikoa 2011ko irailaren eta 2012ko otsailaren artean, eta 258,06koa 2012ko martxoaren eta maiatzaren artean.


Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#