Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Aldarrikapena egiteko ekintza

Zenbait ertzainek protesta egin dute Patxi Lopezen blogean

Erredakzioa

2012/08/19

Erne, ELA, Esan, Sipe, Euspel eta CCOO sindikatuak izan dira ekimenaren bultzatzaileak, eta agenteek 500 mezu inguru utzi dituzte lehendakariaren azken post-ean.

Iruzkinak

Ertzaintzaren zenbait agentek gogor erantzun diote sindikatuek Patxi Lopezen murrizketen kontra bultzatu duten ekimenaren deialdiari, lehendakariaren blogean 500 mezu inguru sartuta.

Ertzaintzaren baitan agenteak ordezkatzen dituzten sindikatuek (Erne, Esan, Sipe, Euspel eta CCOO) sustatutako protesta ostiralean hasi eta gaur, igandea, bukatuko da. Protestaren helburua lehendakariaren blogean sartu eta mezuak bidaltzea da; horrela, Eusko Jaurlaritzak iazko amaieran onartutako murrizketen eta euskal Poliziaren leku aldatzeen kontra daudela adierazi nahi dute.

Igandeko 11:30 arte, hainbat ertzainek 500 mezu inguru sartu dituzte blogean, honako testuarekin: "Lehendakari jauna: murrizketarik ez. Ez Ertzaintzan ez inon. Ertzaintza borrokan". Mezuak euskaraz nahiz gazteleraz sartzen ari dira.

Mezuok "iruzkinak" atalean sartu dituzte, Patxi Lopezek blogean sartutako azkeneko postean, abuztuaren 9koa, eta "Argi daitezen" tituluarekin.

Aipatutako postean, Patxi Lopezek EAJren kritiken kontra egiten du, laztasuna eta hazkundea, eredu soziala mantenduta, sistema inobatzaile eta lehiakor batekin baliokideak egiteko formulak defendatuz.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#