Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Zalantzak merkatuetan

Burtsa % 0,79 jaitsi, eta arrisku-saria 497 puntura heldu da

Erredakzioa

2012/08/23

Burtsak 7.300 puntuko maila galdu du, zorraren merkatuak behera egtin duelako Grezia eurotik irteteko beldurrez.

  • Arrisku sariak bost egun eman ditu 500 puntuko mugaz azpitik.

    Arrisku sariak bost egun eman ditu 500 puntuko mugaz azpitik. EFE

Iruzkinak

Espainiako burtsa % 0,79 jaitsi da eta 7.300 puntuko maila galdu du, zorraren merkatuak behera egin duelako Grezia eurotik irteteko beldurragatik eta Europako eta Txinako ekonomien ahultasunagatik.

Arrisku-saria 482 puntutik 497 puntura pasatu da. Ibex 35 7.282, 90 puntutan ezarri da. Urteko galerak % 15ekoak dira.

Arrisku-sariak bost egun eman ditu 500 puntuko mugaz azpitik, baina gaur goizean gora egin du, inbertitzaileak Alemaniako bonuak erosten hasi baitira, euroguneko gainerako herrialdeenak baino gehiago. Ondorioz, Espainiako bonuen errentagarritasuna % 6,4ra igo da (atzo % 6,27koa zen).

Aste honetan, Greziaren etorkizuna da merkatuen kezka nagusia, Andonis Samaras lehen ministroak denbora gehiago eskatu baitu troikak agindutako murrizketak ezartzeko.

Espainiaren arrisku saria abuztuaren 16an jaitsi zen 500 puntuetatik, uztailetik lehen aldiz. Hilabete horretan, 638 puntura iritsi zen.

Alemaniak, superabita

Bestalde, Alemaniako ekonomia % 0,6 hazi da lehen seihilekoan, herrialde horretako Estatistika Bulegoak (Destatis) jakinarazi duenez.

Iaz, Alemaniak % 1eko defizita izan zuen, eta 2007an izan zuen azkenekoz superabita.

Destatisen esanetan, Estatuaren eta administrazioen diru-sarrerak handitu egin direlako izan du herrialdeak superabita.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa