Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Azken ordua

Garoñako zentral nuklearra itxiko duela iragarri du Espainiako Gobernuak

Itxi

Ekonomia

BEZaren igoera

BEZa inoiz baino garestiagoa da gaurtik aurrera

Erredakzioa

2012/09/01

Eskolarako materiala 17 puntu igoko da, eta ile apaindegiak eta zinemak % 8ko BEZa izatetik % 21ekoa izatera igaroko dira.

Iruzkinak

BEZ orokorra % 18koa izatetik % 21ekoa izatera igaro da larunbat honetatik aurrera; BEZ murriztua, berriz, % 8tik % 10era igo da. Mariano Rajoyren Gobernuak onartu zuen neurria gaur, irailaren 1ean, jarri da indarrean.

Igoerak ez dio BEZ supermurriztuari eragingo, oinarrizko beharrak zergapetzen dituelako, eta % 4koa izaten jarraituko du. Etxebizitza berriak eta eskolarako materiala, baina, talde horretatik atera dituzte. Etxebizitza berriek % 10eko BEZa izango dute aurrerantzean, eta eskolarako materialak, % 21ekoa.

Oraingoz, testuliburuak talde supermurriztuaren barruan egongo dira, baita albumak, mapak, partiturak eta marrazteko koadernoak ere. Lapitzak gordetzeko kutxak, agendak, kartulinak, eskulanak egiteko blokak, konpasak, koloretako papera eta plastilina, berriz, 17 puntu igoko dira bihartik aurrera.

Igoera nabarmenenak

Antzerkira, zinemara, zirkura eta beste ikuskizunetara joateko sarrerek % 21eko BEZa dute, baita ile apaindegiek eta hileta-zerbitzuek ere. Gauza bera gertatuko da kosmetikoekin, pertsonen garbitasunerako produktu batzuekin, ostalaritzako zerbitzu mistoekin, diskotekekin eta dantzalekuekin.

Animalientzako eta gizakientzako osasunerako produktuek, materialek eta erremintek (gaixotasunak prebenitzeko, diagnostikatzeko, tratatzeko, baretzeko eta sendatzeko badira) % 10ekoa dute, baita konpresek eta tanpoiek ere.

470 euro gehiago familia bakoitzari

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartearen arabera, BEZaren igoerak familia bakoitzak “batez beste 470 euro gehiago gastatzea eragingo du”. Hori dela eta, kontsumitzaileei “askoz zailagoa” egingo zaie hilabete bukaerara iristea.

Elkarte horretako bozeramailearen arabera, azken faktura gehien garestituko duena garraioaren sektorea izango da, familia bakoitzaren gastuan eragin handia izango baitu. Batez beste 90 euro gehiago gastatuko ditu urtean erabiltzaile bakoitzak.

7.500 milioi Estatuarentzat

Larunbat honetan indarrean sartu den BEZaren igoerak 7.500 milioi euroko irabaziak ekarriko dizkio Estatuari datorren urtean. Gobernuak aurreikusitakoa (9.500 milioi) baino gutxiago, Jose Maria Mollinedo Ogasun Ministerioko teknikarien sindikatu idazkari nagusiaren esanetan.



Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#