Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Krisia eurogunean

Hazkunde-ituna 'berehala' aplikatzea eskatu du Hollandek

Erredakzioa

2012/09/05

Frantziako presidenteak esan duenez, Europako Kontseiluaren ekaineko goi-bileran Europako egonkortasuneko mekanismoak eta EBZk ekonomian esku hartzeko aukera ireki zuten.

  • Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidentea eta François Hollande Frantziako presidentea.

    Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidentea eta François Hollande Frantziako presidentea. EFE

Iruzkinak

François Hollande Frantziako presidenteak Herman van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteari “hazkuntza paktua berehala martxan jartzeko beharra” azpimarratu dio, Parisen izandako elkarrizketan.

Frantziako Presidentetzatik azaldu dutenez, Hollandek Europako Kontseiluaren ekaineko goi-bileran Europako egonkortzeko mekanismoak eta EBZk ekonomian esku hartzeko aukera ireki zuten.

“Europako Kontseiluan urriaren 18an eta 19an hartutako erabakiek euroguneak bizi dituen zailtasunei irtenbide iraunkorrak ematea” nahi duela nabarmendu du Hollandek.

Van Rompuyrekin izan da Hollande Eliseo jauregian ordubetez, Berlinen Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin bildu eta egunbetera.

Hollandek ekonomiaren eta moneta batasunean sakontzeko aurreikuspenaz hitz egin du, eta integrazioa eta elkartasuna kontuan hartzea proposatu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#