Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Atzeraldi ekonomikoa

Aguirre: 'Tamalez, BPG-ren jaitsiera ez da ezustekoa'

Erredakzioa

2012/09/07

Ekonomia sailburua kezkatuta agertu da, nazioarteko zenbait merkatuetan izandako "beherapenagatik", izan ere, merkatu horiek "barne-eskaera ordezkatzen ari zirelako".

  • Carlos Aguirreren hitzetan, BPGren datua aurreikusita zutem EITB.

    Carlos Aguirreren hitzetan, BPGren datua aurreikusita zutem EITB.

Iruzkinak

Euskal ekonomiaren jaitsiera Exekutiboaren "aurreikuspenen barruan" zegoela esan duCarlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak, oraingoa "zikloko momenturik txarrena" izango zela aurreratu baitzuten. Euskal ekonomiak % 0,4ko atzeraldia izan du urteko bigarren hiruhilekoan, lehenengo hiruhilekoko datuekin alderatuta.

Horrez gain, ekonomia sailburua kezkatuta agertu da, nazioarteko zenbait merkatuetan izandako "beherapenagatik", izan ere, merkatu horiek "barne-eskaera ordezkatzen ari zirelako".

Onda Ceron egindako elkarrizketan, Barne Produktu Gordinak (BPG) izandako % 0,4ko jaitsierak, "tamalez, ezusterik ez duela sortu" onartu du.

Gogora ekarri duenez, berak egoera aurreratu zuen eta "2012ko unerik txarrena momentu honetan izango genuela" aurreikusi zuen.

Confebask: "Egoera kritikoa da"

BPGaren jaitsiera ikusita, egoera ekonomikoa "kritikoa" dela esan du Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak. Era berean, industria ekoizpenaren datua "kezkagarria" dela esan du, euskal ekonomiaren "motor nagusia gelditzen ari dela adierazten duelako"

Gainera, krisitik ateratzeak "lehentasun osoa izan behar duela" azpimarratu du, "beste ezerk, ezta hauteskundeak ere, gure atentzioa distraitu gabe".


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#