Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Greban, abuztutik

Corrugadoseko langileei babesa agertu diete Azpeitian

Erredakzioa

2012/09/08

Langileak protestan ari dira enpresak 60 langileri Enplegua Erregulatzeko Espedientea (EEE) ezarri nahi dielako, besteak beste.

Iruzkinak

Ehunka pertsona bildu dira Azpeitiako kaleetan, ELAk eta LABek deituta, Corrugados enpresako langileei elkartasuna agertzeko. Enpresak Enplegua Erregulatzeko Espedientea ezarri nahi die 60 langileri, urtarrilean beste 100 langile kalera bota ondoren.

Langileak protestan ari dira enpresak 60 langileri Enplegua Erregulatzeko Espedientea ezarri nahi dielako, eta gainontzekoei 66 eguneko EEEa nahi duelako (uztailetik abendura). Horrez gain, asteko lanaldia 49 ordura igo nahi dute eta soldatetan % 35eko murrizketa egin.

Ondorioz, langileak greban daude abuztuaren 20tik, enpresako jabeei enpleguari eusteko eta Corrugados Azpeitiaren bideragarritasuna bermatzeko "mugitzen hasteko" eskatzeko.

Enpresa batzordea eta zuzendaritza astelehenean bilduko dira Madrilen. Bilera horretan, enpresa batzordeak zenbait eskaera egingo ditu; tartean, langile kopurua ez murriztea.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa