Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Kongresuko osoko bilkuran

Gizarte zerbitzuen etorkizunaz ohartarazi du De Guindosek

Erredakzioa

2012/09/12

Datozen hiruhilekoetan "azken bost urteetako joera aldatu ezean, ezinezkoa izango da gizarte zerbitzuei eustea", esan du Ekonomia ministroak.

  • Luis de Guindos Ekonomia ministroa.

    Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Iruzkinak

Luis de Guindos Ekonomia ministroaren arabera, "azken bost urteetako joera aldatu ezean, ezinezkoa izango da gizarte laguntzei eustea". Halaber, ongizatearen estatua, "Gobernuaren neurriek baino", hazkunde ekonomikorik ezak eta lanik ezak jartzen dutela arriskuan azaldu du.

Kongresuko osoko bilkuran, Alberto Garzon IU-ICV-CHA alderdiaren bozeramaleari erantzunez egin ditu adierazpen horiek ministroak, horrek banketxeak baino herritarrak erreskatatzeko eskatu ostean.

Gobernuaren helburua ez direla ez "banketxeak, ezta arrisku-saria ere" erantzun du ministroak, "ekonomia haztea baizik, lortu ezean, gizarte zerbitzuak mantentzea ezinezkoa izango delako".

Halaber, datozen egunetan enpresa txiki eta ertainei finantzatzen laguntzeko neurriak hartuko dituztela iragarri du, eta horretarako errenta pribatu finkoko "merkatu alternatibo bat" sortuko dutela azaldu du.


Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#